XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egin zuen osteraren bat edo beste, interes handiko obrak eginez, besteak beste aipagarrienetarikoa Las Planchadoras izenekoa, 1895.eko Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean Brontzezko domina jaso zuena.

1897.ean azkenik behin eta betiko bihurtu zen bere jaioterrira, eta bertan bere margogintza tailerra eregi San Antonio kalean lehenengo eta Arca kalean gero, artearen ofizioko ikasle gasteiztar askoren biltoki eta ikastoki egin zenean denbora gutxian.

Mendearen hasierako urteetan Librería Española izenekoa dekoratu zuen, Dato kalean zegoena, eta Gasteiztar Zirkuluaren dantzatokia gero.

Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletara behin eta berriro jo zuen Díaz Olanok, behin ere lortu ez zuen lehen domina lortu gurean, baina hala ere 1899.ean eta 1901.ean Bigarren Dominak jaso zituen Agosto izenekoarekin bata eta La Trilla en Alava izenburudunarekin bestea.

Parte hartu zuen beste obren izenak La vuelta de la romería (1904), Estirando la ropa (1906), Murmuración y castigo (1910), El amor en el bosque (1912), La siesta (1915) eta, azkenik, Hilanderas y tejedores (1917).

1901.etik hasita irakaskuntzari ekin zion, oposaketaz Jacako Institutuan Marrazketa irakasle lanpostua irabaziz, baina uko egin zion honi Gasteizen Marrazketa Katedra jaso eta honen ardura izan zuelako harik eta jubilazioa heldu zitzaion arte.

Era berean Arte eta Ofizioen Eskolan Igeltsozko Figura eta Kopiako irakasle lanpostua hartu zuen.

Hau guztionekin Diaz Olanok bere hiriko Arteen irakaskuntzan betebehar garrantzizkoa izan zuen, hainbat jarraitzaile eta ikasleren heziketaren ardura hartuaz eta 1934.aren azaroan omen handia egin zioten hauek, Errepublikaren Ordeneko Ofizial Titulua emanez, honi zegozkion agergarriekin batera.

Honetara eman zuen bere bizitza, irakaskuntza-lanetan eta ohituren pinturaren garapenean, errealismoan oinarriturik eta joera berrietara makurtze sotilak agertuz.

Diaz Olano 1937.eko martxoaren 7an hil zen Gasteizen bertan.

Pablo Uranga y Díaz de Arcaya Gasteizen jaio zen 1861.eko ekainaren 26an, militar eta eliz-tradizio luzeko etxean.

Umezurtz gelditu zen txiki-txikitan eta haurtzaroa Elgeta, Aberasturi eta Villanueva de Valdegobían eman zuen Urduñako Jesuiten ikastetxean internaduan sartu zuten arte.

Bertan hasi zen mutikoa marrazketarako zuen joeratxoa agertzen.

Hori zela eta Gasteizko Arte eta ofizioetako Eskolara joan zen bere trebakuntza artistikoa egiteko 1878 eta 1880.aren bitartean, eta bertan izan zen Emilio Soubrier irakaslearekin igeltso-ikastaroak betetzen.

Honen ostean Jerez de la Fronteran Arte Ederretako Akademian osatu zituen bere ikasketak, eta hantxe egon zen 1881 eta 1884.aren bitartean.